XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sarrera

Azken urte honetan ikastestuen ikaskuntza eta oroitzapena, ikerketa askoren gai izan da.

Zentzu honetan, hezkuntza arloan, helburu oinarrizkoenetako bat, testu desberdinen prozesamenduan lagunduko duten ikasteknika eta estrategien garapenean datza.

Ikerketa honek, ikasketaldian eskema bat eratzeak eta informazioaren antolakuntza baimenduko duten argibideak eskaintzeak, testu zientifiko baten edukin desberdinen ikaskuntza eta ulermena gehitzen duten, aztertu nahi du.

Zenbait ikerketa enpirikok egiaztatu dute, subjektoek material idatzi bat askoz ere hobeto ikasten dutela, hori nola ikasi erakusten dieten argibideak eskaintzen bazaizkie (Brown, Campione eta Day, 1981).

Ildo honetatik, Brooks, Spurlin, Dansereau eta Holleyk (1983) ikusi dute, material konplexu baten ikaskun-tzaren gain, testu baten zati desberdinetan tartekatutako izenburuen aurkezpenak ez duela beti eragin positiboa, baina subjektuei izenburuak prozesamenduan lagungarri lez erabiltzeko argibideak eskaintzen zaizkienean, errendimenduan hobekuntza nabariak lortzen dira.

Ekosistemaz aritzen zen azalpen-testu batekin, autoreek, testuaren egituraren ezagutzapena neurtzen zuen froga batean, oroitzapen askeko beste froga batean eta azkenik, aukera anitzeko batean, izenburu eta argibideez baliatu ziren subjektuek, izenburuak bakarrik zituzten ikasleek eta inongo laguntzarik gabe testua ikasi zutenek baino emaitza hobeagoak lortu zituztela aurkitu zuten.

Emaitza hauek, argibideek testuaren barnean izen-buruek duten funtzioaz edota presentziaz, ikasleak sentsibilizatzeko edota ohartzerazteko duten gaitasunari begira azal daitezke.

Sentsibilizazio-eragin hauek aurreko beste zenbait lanetan, prosa-testu konplexuak erabilita, aurkitutakoekin bat datoz (Dee Lucas ampamp; Di Vesta, 1978)

Ikasle unibertsitarioekin eginiko ikerketa batean, Schimmerlik eta Nolanek (1976) oroitzapen askeko froga batean, subjektuek beren errendimendua hobetu zezaten lortu zuten, kodifikazio aldian aurkezten zitzaien materiala berrantolatzera eramaten zituzten argibideen bidez.

Antropologiaz aritzen zen testu bat irakurri ondoren, zenbait kategoriaren arabera materiala birrantolatzeko prestatu ziren ikasleek, materiala testuan agertzen zen modu berdinean antolatzeko argibideak jaso zituzen ikasleek baino oroitzapen-maila handiagoa lortu zuten, bai berehala bai ikastalditik astebetera.

Autoreek berrantolaketak oroitzapena handitzen duela esanez azaltzen dituzte datu hauek, informazioa lehenik jatorrizko testuinguruan kodifikatzen delako eta bigarrenik berrantolaturiko testuinguruan.

Emaitza hauek Di Vesta, Schultz eta Dangel-en (1973) ekarpenetatik hurbil daude, ezaugarri berdineko testuekin aritzen direnean, baina ez datoz bat Perlmutter eta Rogerek (1973) lorturikoekin, zeintzuk subjektuak materiala berreskurapen aldian berrantolatzeko prestatu zituzten.